Zirkuarako hastapena

 

Zirkuaren mundua txikien eta ez ain txikien posibilitateak eta mugak erakutsiz,  gaitasun motore eta sortzaileak garatzeko ikaskuntza modu bat da. Helburua beraien burua eta ingurua ezagutzea da.

 

Gure ikasleei oinarrizko segurtasun arauak, beraien eta besteen gorputzenganako errespetua, baita materialaren eta espazioarekiko errespetua irakasten diegu, banakako eta bereziki taldekako lana bultzatuz.

 

Umeek eta gazteek zirkuaren diziplina ezberdinak ezagutzea da helburura. Hastapeneko maila hauetan gimnasiako oinarrizko gaitasunak  (pinoa, txiribueltak, eta abar), malabarak, trapezioa, oihalak, oreka, etabar ikasiko dituzte.

 

Dibertsioa eta jolasa izango dira erabiliko ditugun kanalak garapen motorea  eta sortzailearen ikaskuntzarako.
 
Norberaren jakin nahia, autoestima, ekimena, gainditzea, poza eta ilusioa piztea bilatzen dugu, norberak eta besteekin gozatuz.

 

ANIMATU zaitez eta zirkuaren mundua deskubritu!

 
Idatzi info@txiribuelta.net-ra.

 

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Asociación de Acrobacia y Circo Txiribuelta