Txiribueltak akrobazia eta zirkuaren mundua indartu eta, Gasteizeko jendarteari urbildu nahi dion ekimena da.

Burutzen ditugun tailerren artean urtebetetzeen ospakizuna da.

Gure begiraleek ematen dituzte tailer hauek, eta umeen taldearentzako egokiak diren jarduera zirzentse eta akrobatikoen bidez dinamizatzen dute espazioa. Iraupena ordu eta erdikoa da.

Urtebetetzeen ospakizunak Larunbat eta Igandeetan burutzen dira:

  • Lehengo txanda 17:00-18:30etara akrobazia eta zirku tailerra, ondoren Kirika kafetegian meriendatzen da.
  • Bigarren txanda 17:30-18:30etara Kirika kafetegian merienda eta, ondoren akrobazia eta zirku tailerra 20:00ak arte.

Merienda hautazkoa da, Padel Norteko instalazioen baitan dagoen Kirika kafetegian egiten da. Beraiek meriendaren ardura hartzen dutenez, ospakizuna baino bi egun lehenago deituko zintuzketen detaileak, behar bereziak eta ume kopuruari buruz informazioa jasotzeko.

Urtebetetzeen tailerrak egiteko umeen kopuru minimoa 10koa da eta maximoa 40.

 

Calendario/Egutegia

Descargar/Deskargatu
2023-2024 Zirku Egutegia - Calendario Ci[...]
Documento Adobe Acrobat [201.0 KB]
Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Asociación de Acrobacia y Circo Txiribuelta