ZIRKU 2024-2025
Ikastaroa Irailaren 16ko astean hasiko da.
IREKITA DAGO IZENA EMATEKO EPEA, taldeak osatu arte.
Lekua erreserbatzeko, bidali mezu elektroniko bat info@txiribuelta.net-era, eta adierazi:
Ikastaroa Irailaren 16ko astean hasiko da.
Zirkuaren mundua txikien eta ez ain txikien posibilitateak eta mugak erakutsiz, gaitasun motore eta sortzaileak garatzeko ikaskuntza modu bat da. Helburua beraien burua eta ingurua ezagutzea da.
Gure ikasleei oinarrizko segurtasun arauak, beraien eta besteen gorputzenganako errespetua, baita materialaren eta espazioarekiko errespetua irakasten diegu, banakako eta bereziki taldekako lana bultzatuz.
Umeek eta gazteek zirkuaren diziplina ezberdinak ezagutzea da helburura. Hastapeneko maila hauetan gimnasiako oinarrizko gaitasunak (pinoa, txiribueltak, eta abar), malabarak, trapezioa, oihalak, oreka, etabar ikasiko dituzte.
Dibertsioa eta jolasa izango dira erabiliko ditugun kanalak garapen motorea eta sortzailearen
ikaskuntzarako.
Norberaren jakin nahia, autoestima, ekimena, gainditzea, poza eta ilusioa piztea bilatzen dugu, norberak eta besteekin gozatuz.
ANIMATU zaitez eta zirkuaren mundua deskubritu!
Idatzi info@txiribuelta.net-ra.